Balio nominala eta balio erreala (ekonomia)

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Inflazioa zer den, zergatik gertatzen den eta zer ondorio dituen azaltzen duen bideoa.

Ekonomian, balio nominala aldi jakin bateko diru-unitate jakin batean neurtutako kopuru ekonomiko baten balioa da. Balio nominal horri inflazioaren eragina ezabatzen zaionean, kopuruaren balio erreala kalkulatu dela esaten da. Bihurketa hori prezioen igoera adierazten duen deflaktatzaile baten bitartez egiten da, gehienetan inflazio-indize baten bitartez.[1]

Oro har, balio nominala egungo moneta-balioari dagokio, edo kontratu batean edo finantza-transakzio batean agertzen den balioari, inflazioaren ondorioak kontuan hartu gabe. Bestalde, balio erreala inflazioak doitutako balioari edo diru kopuru batek une jakin batean ondasun eta zerbitzu gisa eros dezakeen balioari dagokio.[2]

  1. Nola jakin zenbat balio duen nire pisuak | Consumer. 2012-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  2. «Balio erreala versus balio nominala (ekonomia)» hmn.wiki (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search